Rafa Gorrotxategi da Gorrotxategi Familiaren hirugarren belaunaldia. Umetatik bizi izan da labe eta pastelgintzako mahuken artean.
24 urterekin, soinez soin egiten zuen lan pastelgintzako lantegian bere aita Jose Mari Gorrotxategirekin, eta Gozogintza eta Txokolategintza zenbait ikastaro egin zituen Alemanian, Frantzian eta Gozogintza eta estatu mailan.
Rafa Gorrotxategiren apustu berri hau aurrerapauso bat da kalitatean eta berrikuntzan. Harritu egingo gaitu produktu berri eta uztartze berritzaile batzuekin, artisau-pastelgintza goi-gastronomiaren mailara eraman nahi dutenak.
Urteak daramatza guri erakusten goi mailako txokolategintzak ez duela misteriorik beretzat; orain erakutsiko digunez, goi-mailako gozogintzak ere ez.
Eskaintzen dizuegu egile-turroien sorta zaindu bat eta goi mailako pastelgintza-produktuen aukera zoragarri bat.
Egile-turroiak
Artisau-eran egindako turroiak, primerako osagaiekin eginda.
Gorrotxas
Almendra-krema, azukre eta mol-gorringoz egindako pasteltxo zoragarriak.
Tolosako teilak
Tolosako teilak berrasmatu egiten ditugu, itxura zapaleko teilak artisau-eran eginda.
Argazki hauek uneak dira, une gozoak, gu ezagutzen eta egunetik egunera hobeak izatera bultzatzen gaituzten ilusio eta grina baloratzen lagunduko dizuetenak.
RAFA GORROTXATEGIREN ERARA
Aparteko kalitatea duen turroia, kurruskaria eta zapore paregabea duena.
RAFA GORROTXATEGIREN ERARA
Turroi bigun krematsua, almendra-puska kurruskariak dituena.
EZTI ETA KANABERAKO AZUKREAREKIN
Almendrak azala eta guzti txigortuta, kanabera-azukrez eta eztiz egindako karamelu kurruskariarekin nahastuta.
LARANJA ETA LARANJA-LOREAREKIN
Gorringo txigortuzko gure turroia, laranja konfitatuen puskatxoak eta lore-laranjaren aroma sotil bat dituena.
ALMENDRA ETA STEVIAREKIN
Turroi hau txokolate beltz onenarekin egiten dugu, eta Steviarekin gozatu, azukrerik erantsi gabe.
MANDARINA ETA YUZUREKIN
Trufa txuri finari mandarina- eta Yuzu-ukitu bat eransten diogu.
JOGURT ETA ANDERE-MAHATSAREKIN
Trufa samurra jogurt- eta andere-mahatsaren ukitu gazi batzuekin.
RON ETA MAHATS-PASEKIN
Trufa beltza, txokolate beltzaren mikatz, ronaren indar eta mahats-pasen gozoarekin.
HUR ETA ALBERTXIKOAREKIN
Txigortutako hurren kurruskariekin batera karamelu-txokolatearen zapore gozoa eta albertxikoaren gazia.
MAKADAMIA-HURREKIN ETA PISTATXOEKIN.
Kaputxino-kafearen zaporea, makadamia-hur kurruskari eta pistatxozko mazapan suabearekin.
GORRINGOZ ETA ALMENDRAZ EGINDAKO PASTELTXOAK
Gozo hau izen horrekin bataiatu dugu beraren sortzaile Jose Mari Gorrotxategiren omenez, hark Tolosako Kutixiak eta Xaxuak ospetsu bihurtu baitzituen.
RAFA GORROTXATEGIREN ERARA
Tolosako teila ospetsuak berrasmatu egiten ditugu. Artisau-eran egiten ditugu zapore eta testura paregabea duten teila zapalak.
KARAMELUDUN TXOKOLATEAREKIN ESTALITAKO TEILAK
Zapore zoragarriko teila kurruskariak, artisau-eran eginak, karameludun txokolate gozo eta suabez egindako estaldurarekin.
LARANJADUN TXOKOLATEZ ESTALITAKO TEILAK
Zapore zoragarriko teila kurruskariak, artisau-eran eginak, laranja-ukitu bat duen txokolate beltzezko estaldura eder batekin
KARAMELOREKIN ETA LARANJADUN TXOKOLATEAREKIN
Artisau-eran egiten ditugun zapore zoragarriko teila kurruskarien sorta honek hauek eskaintzen ditu: almendrazko teilak, karamelodun txokolatez estalitako teilak eta laranjadun txokolatez estalitako teilak.
RAFA GORROTXATEGIREN ERARA
Teilak eta zigarrotxoak, gozogintza tolosarraren bikote ezin hobea. Gurinezko zigarrotxoei banilla-ukitu sotil bat emanda gastronomia-esperientzia paregabea lortzen dugu.
GURINEZ EGINDAKO PASTA FINAK
Primerako osagaiak aukeratzen ditugu geure te-pasta finak artisau-eran egiteko: arrautza, esnea, irina, fruitu lehorrak, azukrea eta espezie exotikoak.
GURINEZ ETA TXOKOLATEZ EGINDAKO PASTA FINAK
Primerako osagaiak aukeratzen ditugu, geure te-pasta finak artisau-eran egiteko. Gozatu pasten aukera zaindu honekin: gurinezko pastak eta txokolatez estalitako pastak
ALMENDRAZKO POLBOROIA
Geure polboroiak egiten ditugu guztiz zuritutako Marcona almendrarekin (gutxienez %34), ehotuta eta pusketan, kanela- eta limoi-ukitu leun bat emanda.
ISTANTEKO KAKAO DISOLBAGARRIA
Kakaoen aukera zaindu batez egina, kakao-eduki handia duela (gutxienez %52).
EGITEKO TXOKOLATEA
Kakaorik onenen artean aukeratutako honi esne beroa erantsita lortzen da txokolate suabe eta zoragarri bat, testura leun-leuna duena.
PURU AZUKRERIK GABEA
Kakao puruen artean aukeratutako onena, azukrerik gabe, txokolate fuertearen zapore benetakoa duena. Ezin hobea da tartak, trufak eta , oro har, postreak egiteko.
Kinoadun kakao disolbagarria
Gutxienez %32 kakao. Kinoaren balio erantsia dauka eta kanabera-azukrearekin gozatua. Gure txikientzako edaririk onena, hotza nahiz beroa.